TRANSDUCTORES – AMARIKA LABORATEGI PEDAGOGIKOA
Amarika Aretoa (Amarika Plaza, 4. Vitoria-Gasteiz). 2011ko apirilaren 1etik maiatzaren 29ra. Inaugurazioa eta aurkezpena: apirilak 1. Lantegia: apirilak 4a eta 7a bitartean (behin behineko data, zehazteke). Parte-hartzaileen banakako lana: Apirilak 8-maiatzak 13 Aurkezpen-jardunaldia: 2011ko maiatzak 14. Kontaktua eta informazioa: translab.amarika@gmail.com
www.transductores.net
TRANS LAB – Amarika ekimena Arabako Foru Aldundiak eta Amarika Proiektuak antolatzen eta ekoizten dute eta Antonio Colladosek, Javier Rodrigok eta ColaBoraBorak zuzentzen dute.
TRANSDUCTORES Agiritegi Mugikorra José Guerrero Zentroak antolatzen eta ekoizten du.
1. Proiektuaren aurkezpena
TRANSDUCTORES proiektu kulturala da eta diziplina arteko taldeen jardunean du oinarria. Proiektu honen helburua da hezkuntza, esku-hartze politikoa eta praktika artistikoak uztartuz, ekimenak aztertu eta sustatzea. TRANS LAB laborategiak Gasteizko testuingurua kontuan hartuz, Amarika Proiektuaren laguntzarekin eta parte-hartzearekin TRANSDUCTORES proiektua jarri nahi du martxan.
TRANS LAB Amarika Aretoan egingo da eta bere ildo nagusiak honakoak izango dira:
• Laborategian parte hartuko duten proiektuen aurkezpena.
• Parte-hartzaileen lanari esker, lan-eremua eta laborategi esperimentala aldatuz joango dira.
• Agiritegia praktika kulturalak, hezitzaileak eta esku-hartze soziala aztertzeko kontsultarako eremua izango da.
• Nazioarteko gaiak eta lantegian parte hartzen dutenen arteko elkarrizketan biltzeko erakusketarako eremu aldakorra. Nazioarteko proiektuak honakoak dira: The Center for Urban Pedagogy, AREA Chicago, Atelier d’Architecture Autogérée.
• Laborategiko lana bukatu ostean, bertako adibideen aurkezpenerako amaiera-jardunaldia.
2. Zer da TRANS LAB_laborategi esperimentala?
Eragileek eta bertako ekimenek esperientzien eta ezagutzaren hartu-emanerako erabil dezaketen eremua da eta TRANSDUCTORES proiektuaren ikerketan aztertutako hiru kasuen eskarmentuan oinarritzen da.
Helburuak honako hauek dira:
– Lanerako talde eragilea sortzea. Bertako ekimenek eta esperientziek osatuko dute lan-taldea. Bakoitzak bere proiektuak aurkeztuko ditu eta modu kritikoan aztertuko ditu gainontzeko partaideekin zein agiritegiko bestelako proiektuekin konparatuz.
– Laborategiak iraun bitartean, hainbat ekimen aurkeztea eta aztertzea eta bide batez, eztabaidarako eta hausnarketarako barne-jardunaldiak egitea.
– Jardunaldi irekia eta laborategian zehar egindako lanaren erakusketa baliatuz, parte hartu duten proiektuak ikusgarri egitea.
Lantegiaren egituraren oinarrian proiektuen aurkezpenak eta eztabaidak daude. Era berean, parte hartzen duten proiektuak ebaluatzeko, ikusgarri egiteko eta modu praktikoan aztertzeko baliabideak landuko ditugu.
Laborategia hiru fasetan egingo da:
– Lantegi hezigarria: Bertako proiektuak aztertuko dira talde eragilearen eta gainontzeko partaideen artean. Apirila hasiera.
– Barne-lana: Proiektu parte hartzaile bakoitzak landutako materialak aurkeztu eta garatuko ditu. Apirila/maiatza.
– Azken fasea: Parte hartu duten taldeak, gonbidatuak eta egindako lana bilduko dituen jardunaldiaren garapena. Maiatzak 14.
3. Nola har dezaket parte?
TRANS LABen parte hartzeko hainbat modu daude eta hasteko, garrantzitsua da zuen proiektuari buruzko hainbat azalpen biltzen dituen fitxa betetzea.
Laborategian parte hartzeko moduak honako hauek dira:
1. Ikerketan aztertuko den proiektu gisa. Beteko duzun fitxa agiritegian gordeko da www.transductores.net
2. Talde eragileko partaide gisa. Lantegi hezigarrian parte hartu behar da eta aztertzeko, aurkezteko eta TRANS LABen lantzeko aukera ematen duen proiektua eta materialak aurkeztu behar dira (plaza mugatuak).
3. Ikusle aktibo gisa. Eztabaida, zabalkundea eta ikusgarritasuna landuko dituzten jardueretan parte hartuz (aurkezpenak, bisitak, etab.).
Gogora ezazu! TRANS LAB laborategiaren eta TRANSDUCTORES ikerketaren garapenerako, ezinbestekoa da ondoren dagoen fitxa betetzea. Mila esker zuen laguntzagatik.
TRANS LABen antolatzen diren jarduerak doakoak dira eta edozeinek har dezake parte, lantegi hezigarrian izan ezik, hemen partaide-kopurua mugatua baita. Eman ezazu izena ondoko helbidera idatziz translab.amarika@gmail.com
Ekimenean zehar sortzen diren edukiak helbide honetan egongo dira eskuragarri: http://transductores.net/translab. Laborategiko partaideek adostu bezala, creative commons lizentziapean argitaratuko dira landutako eduki guztiak.
TRANS LAB – AMARIKA_FITXA
Zertarako balio du fitxa honek?
Fitxa hau hainbat helburu dituen kudeaketarako baliabidea da:
– TRANS LABen parte har dezaketen taldeak ezagutzea.
– Lantegia egituratzeko arazoak eta gaiak zehaztea.
– Fitxa hau TRANSDUCTORES proiektuaren datu-basean gehitzea, www.transductores.net web-gunearen bidez zabaltzeko eta partekatzeko.
Azaldu ezazu erantzun bakoitza labur, 3-4 lerrotan (fitxak orrialde oso bat bete beharko luke). Mesedez, jar ezazu arreta jardunaldietan landu, eztabaidatu edo aurkeztu nahi duzun proiektuan. Pentsa ezazu proiektuaren kalitatean, aurkeztu beharreko materialen aniztasunean eta kontsultagarri dagoen informazioan.
Jaitsi TRANS LAB – AMARIKAko fitxa hemen: http://www.box.net/shared/n6n5aq0v82